Vaya al Contenido

zer da - Ongizan – Nerabeen ongizate emozionala

Saltar menú
Saltar menú

zer da

ongizan


Ongizan programa nerabeen ongizate emozionala sustatzeko eta laguntzeko ekimen bat da. Proiektu pilotu gisa jaio da Legazpiko Udala bultzatuta,  Gaztedi (nerabeei eta heuren familiei osoko laguntza zerbitzua) lankidetzan.
Helburu orokorrak

  • Nerabeei erresilientzia tresnak eta baliabide eraginkorrak ematea, garapen pertsonala errazteko eta ingurunera osasuntsu egokitzeko.
  • Irakasleei, gurasoei edo tutoreei nerabeen egokitzapen osasungarria sustatzen laguntzea.
Nori zuzendua dago?

  • Nerabeei: Batez ere LHko 6. mailatik eta DBHko ikasleei (12-13 urte bitartean).
  • Hezkuntza-komunitateari: Irakasleei formakuntza ematen zaie ikasleen egoera emozionalak identifikatzeko.
  • Familiei: Guraso zein tutoreentzako saioak antolatzen dira seme-alaben nerabezaro etapa hobeto ulertzeko.
Nola funtzionatzen du?

  • Eskola-tailerrak: Ikastetxeetan saio praktikoak egiten dira osasun mentaleko profesionalen gidaritzapean.
  • Guraso eta irakasleak: udalerriko irakasleek eta gurasoek parte hartzen dute, eta nerabeen osasun emozionalari eta mentalari buruzko prestakuntza desberdinak dira.
  • Komunikazio bideak: Gurasoentzako telefono bidezko arreta, irakasleentzako posta elektronikoa eta gazteentzako kontsulta anonimoak eskaintzen dira (sare sozialen bidez, adibidez Instagramen).

Antolatzailea
Laguntzaileak
Regreso al contenido