Gazteentzako gunea: emozioak ezagutu eta kudeatzeko laguntza
Emozioak izendatzen ikastea da lehen pausoa hobeto sentituz joateko. Ez dago ondo edo gaizki sentitzea, baina bai ulertzea zer gertatzen ari zaizun eta zer egin dezakezun lagungarriago izateko.
Emozionarioan emozio asko aurkituko dituzu azalpen errazekin, adibideekin eta irudiekin. Zuk bakarrik irakurri ditzakezu, edo beste inorekin partekatu nahi baduzu, ere bai.

Emozio bat zure gorputzaren alarma eta GPS sistema moduko bat da: zerbait gertatzen dela esaten dizu, eta nolabait erreakzionatzen laguntzen dizu. Ez dira etsaiak, mezulariak baizik.
Normalean, lehenengo gorputzean nabaritzen da (bihotza azkarrago, tripako korapiloa, ezintasuna mugitzeko…). Gero pentsamenduak datoz ("ez naiz gai", "oso ondo atera zait"…), eta horren arabera jokatzen dugu.
Ongizanen helburua da zuk emozio horiek hobeto ezagutzea: non nabaritzen dituzun, zertarako balio dizuten eta nola egin dezakezun zure alde egon daitezen, eta ez kontrara.

Emozioak ez dira bakarrik buruan lantzen, gorputzean ere bai. Hemen ariketa erraz batzuk aurkituko dituzu, bakarrik edo lagun batekin egiteko modukoak:
Behean daukazun irudian klik eginda, PDF eta bideo labur gehiago ikusiko dituzu, pausoz pauso azaltzen dituztenak.
- Arnasketa lasagarria: 4 segundoz arnasa hartu, 4 segundoz eutsi eta 6 segundoz bota. 5-10 aldiz errepikatu.
- Idazketa deskarga: 5 minutuz idatzi burura etortzen zaizun guztia, zuzenketa eta epairik gabe.
- Mugimendu ariketa: musika bat jarri eta 2-3 minutuz gorputza askatu, nola dantzatzen duzun inporta gabe.
Behean daukazun irudian klik eginda, PDF eta bideo labur gehiago ikusiko dituzu, pausoz pauso azaltzen dituztenak.
Denok pasatzen dugu garai zailen batetik, baina badira abisu seinale batzuk laguntza gehiago bilatzeko ordua izan daitekeela adierazten dutenak:
Laguntza eskatzea ez da ahultasuna, ausardia baizik. Lehen pausoa izan daiteke konfiantzazko pertsona bati esatea (lagun bat, familia, irakasle bat…) edo profesional batengana hurbiltzea (info@ongizan.eus).
- Asteetan zehar ia ezerrek ez zaitzula motibatzen edo ez duzula ezer gozatzen.
- Lo egitea edo jatea asko aldatu zaizula (asko edo gutxi).
- Egunero oso urduri, haserre edo triste zaudela eta bakarrik kudeatzeko ez zarela iristen sentitzen duzula.
- Min egitearekin lotutako pentsamenduak edo ideiak agertzen direla.
Normala al da ni baino "hobeto" daudela diruditen besteekin konparatzea?
Bai, oso ohikoa da, batez ere sare sozialetan. Baina gogoratu: jendeak ez du beti erakusten nola dagoen benetan. Konparazioak murrizten saiatu eta fokua zure erritmoan jarri lagungarriagoa da.
Zergatik sentitzen naiz batzuetan "ez naiz nahikoa" balitz bezala?
Nerabezaroan oso indartsuak dira gure buruari esaten dizkiogun esaldiak. Saiatu mezu horiek detektatzen eta ordezkatzen: "ez naiz nahikoa" → "ikasten nago, eta baditut gauza onak ere".
Burua bueltaka dudanean, zer egin dezaket?
Laguntzen du gorputzera itzultzen lagunduko dizuten gauzak egiteak: arnasketa sakona, musika entzun eta ibiltzera ateratzea, idaztea… Eta, behar baduzu, kontatu beste norbaiti.
Nola esan dezaket etxean edo eskolan gaizki nagoela?
Aurrean "entzungo" dizun pertsona bat aukeratu eta esaldi sinple batekin hasi zaitezke: "Azkenaldian ez nago oso ondo eta ez dakit zer egin". Zure sentimenduak baliozkoak dira, eta merezi duzu entzunak izatea.